gurekin kontaktuan egoteko: urkitza25@gmail.com


URKITZA GURASO ELKARTEA ikasle, irakasle, gurasoen beharrak betetzeko sortu zen.
Guraso elkarte guztiek bezala, eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen ditugu, Eskola eta Udaletxearekin elkarlanean.
Bestalde, gurasoei heziketa prozesuan lagungarri izan dakiekeen baliabide bat dela ere pentsatzen dugu.

Herriko ekintzetan be bagaude, herria osatzen dugulako:
- Euskara egunean parte hartzen dugu.
- Olentzero-ren arrera antolatzen dugu.
- Santa Ageda egunean etxerik- etxe abestuten be ibiltzen gara.
- San Joan eguneko sua guk pizten dugu herriko beste elkarte batzuekin batera.




Eskola ekintzetan lehenengo lerroan:
- Ihauterietan eskolako jaian parte hartzen dugu txokolate  bero-beroa prestatuz jaia bukatzen denean denok dastatzeko.
- Euskal Eskola Publikoaren egunera be joaten gara, eta dirua biltzeko materiala be saltzen dugu.
- Ikasturte amaierako guraso-ikasleeen irteera eta eskolako jaia antolatzen dugu.

-

Eskolaz kanpoko ekintzak hezkuntza osagarri bezala:
- Antzerkigintza.
- Margozketa.

- Ingelesa.
- Dantza modernoa.

- Musika tailerra.
- Psikomotrizitatea.
- 2 eta 3 urteko ume txikientzako zaintza-monitorea.
- Surfa: ekainean eta irailean.


2012-2013 ikasturteko egutegia